XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JESUSEN Bihotz guziz maitagarriaren aldera debozione izanen dutenek eta Bihotz Jainkozko horren ohoratzailek badituzkete bi probetchu suerte: lehembizikorik, Jesusek berak erran diozkala Margarita Maria dohatsuaren eskribuetan aurkitzen ditugunak; bigarrenekorik, Eliza Ama onak emaiten dituen Indulientzien aberastasunak.

Jesusen agintzetarik zembeit.

Haren Bihotzaren alderat debozione izanen dutenentzat.

1. Emanen diozkatet beren estatuan nesesario zaizkoten laguntza guziak.

2. Hekien familietan ezarriko dut bakea.

3. Beren pena guzietan kontsolatuko ditut.

4. Izanen naiz hekien ihes leku segura, hekien bizian eta bereziki heriotzean.

5. Benedizione nasaiak ichuriko ditut hekien lan, egiteko guzietara.

6. Bekhatoreec ene Bihotzean aurkituko dute urrikalmenduaren, eta barkamenduaren ithurri, itsaso izaririk gabeko bat.

7. Arima ephelak khartsutuko dire.

8. Arima khartsuak laster altchatuko dire Saindutasun handi batera.